Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Oreka Bioelkarteak kontserben inguruko ikastaroa antolatu du hilaren 24 eta 25erako. Irasagarra edo menbriloa edota marmeladak egiten ikasiko dute, Errezileko Azokako Emakumeen eskutik. Elkargunean izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko aurrez eman behar da izena, Oreka Bioelkartean edo 943-02 62 31 telefonora deituta.