Ugarte-Igarako aire zabaleko igerilekuek gaur zabaldu dituzte ateak. Datozen hiru hilabetetan egunero zabalduko dituzte ateak, 10:30etik 20:00etara arte.
Azkoitiko kanpo igerilekuak aurten berrikuntza bat izango du, kantina bat jarriko baitute bertan. Orain hasiko dira eraikitzen, eta ekainaren bukaerarako prest egotea espero dute. Jendearen eskaerari erantzunez erabaki du udalak kanpoko igerilekuan kantina jartzea. Egurrezkoa izango da. Joan den astean udalbatzarrean bozkatu zuten gaia, eta aho batez onartu. Kantina jartzeko 10.000 euroko aurrekontua ere onartu dute. Aurtengoan kantina Elkarguneko Orbela tabernakoek kudeatuko dute.
Azkoitiko kanpoko igerilekua 2009ko udan ireki zuten, eta aurten bosgarren sasoia izango du. Egunero, astelehenetik igandera, 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Elkargunean bazkide direnek sarrera doan izango dute, horrez gain beste aukera batzuk ere jarri dituzte. Hiru hilabeteko edo hilabeteko txartela ateratzeko aukera egongo da. Hamar sarrerako txartela ere jarri dute, 18 urtetik 64 urtera artekoentzako 40 eurotan eta gainontzekoentzat 30 eurotan. Eguneko sarrera, berriz, 18 urtetik gorakoentzat 6 eurokoa da; erretiratu, langabetu eta 1988tik 1996ra jaiotakoentzat 5 eurokoa; 13 urtetik 18ra artekoentzat ere 5 eurokoa; 6-12 urtekoentzat 4 eurokoa; 5 urte artekoentzat, doan. 17:00etatik aurrerako sarrerak 4 euro balioko du.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide