Azkoitiko Udaltzaingoak herrian ematen ari diren iruzur eta lapurreta kasuez ohartarazi du, eta adi ibili daitezen gomendatu die herritarrei. Azken astean hainbat lapurreta gertatu direla jakinarazi dute. Antza, adineko pertsonengana gerturatzen dira, besarkadak eta musuak emanez, eta bitartean lepoko katea kentzen diete. Horrez gain, Tocomocho izeneko iruzur kasuak bailaran ugaritzen ari direla esan dute; ustez bi pertsona gerturatzen dira saritutako loteria txartelekin, atzerritarrak direla eta ezin dutela kobratu esanez. Ustezko saritutako boletoa saltzen saiatzen dira.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide