Bihar kobratuko du udalak Ogasun Higiezinen Zerga

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak bihar, asteazkena, kobratuko die Ogasun Higiezinen Gaineko Zerga udaleko erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei. Erreziboak helbideratuta ez dituztenei, aldiz, posta arruntez bidali zaie erreziboa dagoeneko. Hala, oraindik norbaitek jaso ez badu, Azkoitiko udaletxeko harrera bulegoan eskatu beharko du. Udalak jakinarazi du, erreziboak ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30ean amaituko dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide