Asteburuan Pentekoste jaiak ospatuko dituzte Azkoitiko Martirietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko eka. 4a, 10:36

Azkoitiko Martirieta auzoan Pentekoste jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean. Mus txapelketarekin hasiko dituzte festak, ostiralean, 22:00etan. Hango elkartean egingo dute txapelketa, eta lehenengo bikoteak txapela eta 200 euro eskuratuko ditu. Bigarren eta hirugarrenek 100 eta 50 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, eta laugarrenari ardoa eta xanpaina emango diote. Larunbatean, 21:00etan, bertso afaria egingo dute Iker Zubeldia eta Alaia Martin bertsolariekin, eta trikitilariek girotuko dute saioa. Hara joateko aurrez eman behar da izena, 653 01 18 63 telefonora deituta. Igandean, berriz, egun osoko egitaraua izango dute. Ohi bezala, 11:30ean meza nagusia izango da, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute Epelde eta Txibilter trikitilariekin. Umeek ere izango dute zer gozaturik, eta 12:30eatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era puzgarriak jarriko dituzte. 18:00etan, amaitzeko, txokolatea banatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide