Eneko Etxeberria. Azpeitiko alkatea.
Etxe kontuak izaten dira inportanteenak. Eta norberaren etxean nahiko lan ez eta besteenean sartzeko motibo handirik ez da izaten normalean. Baina irudiak eta lekukoak gordinki erakusten dute egoera eta ezin da beste aldera begiratu. Lagun batek hitza hartzea nahi du bilera oso jendetsuan. Baina ez diote utzi. Lagun hori iraindua, umiliatu eta buila artean bileratik kanporatua izango da.
Esku hutsik dago, inongo babes gabe eta bere ahotsa bakarrik du bere burua defendatzeko. Bakar bakarrik talde handi baten aurrean.
Jende asko zen eta denak elkar hartu zuten, "vete a tu casa" esan omen zioten diote lekuko batzuek, "vete a tu pueblo" beste batzuek, azkenik norbaitek esaten du "puto" jarri omen ziotela azken esaldi horri.
Builaka talde handia. Buila gero eta handiago. Eta azkenik ez zioten emakume bati hitz egiten utzi. Emakume bat talde osoaren aurrean. Bakarrik. Esku hutsik. Babesik gabe. Bileratik atera beharra dauka derrigorrez. Oso polita.
Arrazoiak eta jakinduriak hitzak erabiltzen omen ditu, aldiz ignorantziak buila. Nere elkartasun beroena eta babesa Urrategi Alberdi azkoitiarrari.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide