Gerdau Azkoitia ISB Espainiako txapeldunorderi harrera egingo diote gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko eka. 2a, 11:12

Gerdau Azkoitia ISB, txapelketa ospatzen
(Iraurgi SB) Gerdau Azkoitia ISBko neskek ezustea eman dute, Espainiako Kadete mailako Txapelketako finalera iristean. Euskadiko txapeldunak bilakatu ostean, Tenerifen izan dira saskibaloi jokalariak, eta hasierako helburuak aise gainditu dituzte. "Lehen fasea pasatu eta final zortzirenetan ahalik eta gehien gozatzea zen hasierako helburua", esan du taldeak. Finalean Kanaria Handia 2014 taldea nagusitu zitzaien, ordea, eta Espainiako Kadete mailako txapeldunorde geratu dira. Iraurgi SBk azpimarratu du euskal saskibaloiaren historian "atal berezia" izango duela taldeak, finalean sailkatu den lehen talde gipuzkoarra izan delako. Luis Agirre taldeko entrenatzaileak esan duenez, "urre zaporeko zilarra lortu du Gerdau Azkoitia ISBk". Hori hala, herritarrek harrera egingo diete gaur 20:00etan, Azkoitiko Udaletxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide