Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako DBHko teknologia, plastika, eta eskulanetako ikasleek ikasturtean zehar egin dituzte lanak erakutsiko dituzte asteburuan, Etxebeltzeko aretoan. Gaur, 18:00etatik 20:00etara artean ikusi ahal izango dira. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta igandean 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.