Eredu mistoaren alde dozenaka herritar elkartu dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mai. 29a, 10:34

Atzoko agerraldia
(Ane Olaizola) Herritar talde batek hondakinak biltzeko sistema mistoa defendatzeko elkarretaratze batera deitu zuen atzorako, eta dozenaka herritar elkartu zen Azkoitiko Elkargune ondoko plazan, udalak uztailean jarriko duen sistema berriari aukera bat emateko eskatuz. "Hondakinen Mahaiak landu duen bilketa sistema mistoa Azkoitirako egokia dela deritzogu. Funtsean, keinu txiki bat baino ez du eskatzen. Aldaketa txikia da, baina azkoitiar denok keinua eginez gero, lorpen handia litzateke. Lortu genezakeena handia da, %70eko birziklapen mailara iristea", adierazi dute antolatzaileek, Ondo egiteak merezi du! lemapean. Gaur 19:00etan bozkatuko dute sistema mistoa udalbatzarrean. Agerraldia amaitu zutenean, gaurko plenora gerturatzera animatu zituzten herritarrak, Bildu eta Azkoitia Bairik babesa emateko asmoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide