Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriarteko Gipuzkoako Txapelketa aurrera doa, eta joan zen astean Bergarari 1-2 irabazi eta gero, itzuleko partidak izango dituzte azkoitiarrek ostiralean. Etxean jokatuko du Azkoitiak, Gurea pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Final zortzirenetan hasi da Azkoitia Herriarteko Txapelketan, eta Bergarari irabaziz gero, final laurdenetara pasatuko da. Hurrengo astean izango dira final laurdenak, eta Azkoitiak aurrera egitea lortuko balu, Asteasu edo Zizurkilen aurka lehiatuko litzateke.
Eskuzko modalitatean, Azkoitiak bakarrik jarraitzen du lehian, Zestoa txapelketatik kanpo geratu ostean. Zesta puntan, Zumaia ari da parte hartzen txapelketan.