Azkoitiko Jasokunde Kooperatibak urteko batzar nagusia prestatu du iganderako. Lehenengo deialdia 11:30ean izango da Baztartxon, eta bigarrena 12:00etan. Batzarrean, iazko akta, kontuak eta balantzea onartuko dituzte, eta soberakina banatuko dute. Era berean, Kontseilu Errektorea eta Zaintza Batzordea berrituko dituzte. Kooperatibak esan duenez, pertsona bakoitzak gehienez beste bi bazkide ordezkatu ditzazke, eta batzarrean parte hartzeko bazkide txartela aurkeztuko beharko dute. Opariak batzarrean parte hartzen dutenen artean banatuko dituzte.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide