Ahleuchatistas eta Killerkume taldeek kontzertuak emango dituzte bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ahleuchatistas (www.ahleuchatistas.bandcamp.com) eta Killerkume (www.facebook.com/Killerkume) taldeek kontzertu bat eskainiko dute bihar, 21:30ean, Azkoitiko Matadeixen. Ahleuchatistas AEBetako bikotea da, eta gitarra eta bateriarekin jazz-a, avant-garde, erritmo afrikarrak, psikodelia, elektronikoa eta txinatar musika tradizionala nahasten dituzte. Killerkume gitarra eta bateria jotzaile bilbotarrez osatutako bikotea, berriz, Loan, Mirage eta Le Noise taldeetan aritutakoak dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide