Umeen elikadura osasungarria izango dute hizpide etzi, haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak umeen elikaduraren inguruko hitzaldia prestatu du ostegunerako. Silvana Huegun dietistak eta naturopatak Gure haurraren elikadura: osasunez hazi hitzaldia eskainiko du, eta informazioa emateaz gain, bizipenak partekatu eta kezkak argituko dituzte bertaratzen direnekin. 18:00etan izango da hitzaldia, haurreskolan, eta gaia interesatzen zaion edonor joan daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide