Bertso Paper lehiaketaren eta Bertso Eskolaren jaialdia egingo dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mai. 23a, 12:32

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek udalaren babesarekin antolatuta, XXIII. Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa eta Bertso Eskolaren 27. urteurrenaren jaialdia egingo dute hurrengo astelehenean, 12:30ean, Baztartxo aretoan. Imanol Lazkanok eta Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak, Bertso Paper lehiaketako irabazleak eta Gu ere bertsotan proiektuko bertso eskolako ikasleak izango dira jaialdian. Saridunei, bertsolariei eta ikusleei aurreskua eginez hasiko du saioa, eta ondoren saridunen bertso sortak eta bertsolarien aurkezpen bertsoak entzun ahal izango dira. Irabazleei sariak banatu ondoren, Lazkanok eta Gorrotxategik bertso saioa eskainiko dute, DBHko lehen mailako bertsolariek gaiak emanda. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. Honako hauek dira izango saridunak:
  • B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak
1.saria: Asier Ganzarain, Marat Ansoalde eta Aimar Guenge (Azkoitia)Gaia: Udarako oporrak. 2.saria: Iker Moto, Julen Larrañaga eta Endika Agirre (Azkoitia)Gaia. Teknologia eta gurasoak. 3.saria: Malen Bastarrika eta Idoia Larrañaga (Azkoitia). Gaia: Dantzak. 4.saria: Elene Agirre eta Maddi Garate (Azkoitia). Gaia: Festak.
  • A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak
1.saria:  Ander Garayar (Zarautz). Gaia: Urteroko oporrak. 2.saria:  Jone Makazaga (Zarautz). Gaia: Maitasunaren kondena. 3.saria: Jon Izagirre (Azkoitia). Gaia: Ceuta eta Melilla. 4.saria: Ane Peñagarikano (Zarautz). Gaia: Nerabetasunari.
  • Azkoitiarren artean banatzen duten sari berezia
Jone Zabaleta. Gaia: Chibok herriko malkoak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide