Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Erdiko Mankomunitateak hondakin organikoen ikastaroak hasiko ditu hurrengo astean. Hamabost minutuko saioak izango dira, eta organikoa nola sailkatu azaltzeaz gain, kuboak eta poltsak banatuko dituzte. Hemen egutegia:
- Maiatzak 26, astelehena: 12:00etan Elkargunean
- Maiatzak 28, asteazkena: 9:30ean Elkargunean
- Ekainak 2, astelehena: 12:00etan Elkargunean
- Ekainak 3, asteartea: 18:30ean Hondakinen Informazio Bulegoan
- Ekainak 4, asteazkena: 9:30ean Elkargunean