Ganadu jabeei arduraz jokatzeko eskatu die Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mai. 23a, 10:50

Azkoitiko Udalak landa eremuetako ganadu jabeei eskatu die euren ahintzak, behorrak, behiek edota ardiek sortzen dituzten kalteak ekiditeko neurriak har ditzala. Eurenak ez diren lur sailetan ez sartzeko, itxiturak egin ditzatela azpimarratu du. Hamabost eguneko epea eman die neurri horiek hartzeko, eta hala egin ezean, ohartarazi du ahuntzak hiltzeko uxaldia edo batida egiteko eskatuko diola Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide