Esleitu dituzte Xabier Munibe ikastolako eraikin berria egiteko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mai. 21a, 09:00

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako DBHko eraikin berria egiteko prozesua aurrera doa, eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko behin betikoz esleitu ditu lanak. Vias Y Construcciones S.L enpresak lortu ditu puntu gehien, eta honek egingo ditu eraikin berriaren obrak. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak joan zen ostiralean adjudikatu zuen behin betikoz proiektua, eta hamabost eguneko epea zabaldu du helegiteak aurkezteko. Helegiterik ez bada, lanak uda honetan hastea aurreikusten du ikastetxeak. Gero, enpresak urte eta erdiko epea izango du eraikina egiteko. Hala, 2016-2017 ikasturterako DBHko ikasleek eta irakasleek eraikin berria izango lukete martxan. Eraikin berria egiteko proiektuak hasiera batean 7,5 milioi euroko aurrekontua bazuen ere, azkenean 4.519.350 milioi eurotan esleitu dituzte lanak: 1.600.000 euro aurtengorako eta 2.919.350 euro hurrengorako. Eraikin berriak, ikastolako ikasleek eta irakasleek bizi duten egoerarari irtenbidea emango lioke; izan ere, azken urteetatik leku faltan dira eraikinean, «nabarmen» igo baita ikasle kopurua. Gaur egun, DBHko ikasleak sakabanatuta daude, eta horietako askok Azkoitia-Azpeitia Urola Ikastola BHIn hartzen dituzte eskolak, metaleko eta egurreko ikasketak eskaintzen dituzten eraikinen sotoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide