Bost ibilgailuk istripua izan dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bost ibilgailuk istripua izan dute gaur eguerdian Azkoitiko GI-2634 errepidean, Aingeru Guardan, Azkaratera bidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:35ean gertatu da istripua, baina ez da inor zauritu. Ertzaintza lekuan bertan izan da, eta erreil bat itxita egon da 14:00etara artean. Dagoeneko, ordea, guztiz garbituta dago bidea. Ertzaintzak ez du zehaztu nola gertatu den istripua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide