Tronboi hotsak nagusi izango dira igande honetan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak antolatutako Tronboi Topaketa igande honetan izango da Azkoitiko Enparantza Nagusian. Entsegu orokorra goizeko 10:00etan hasiko da eta ondoren kalez kale ibiliko dira Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartean elkartuak dauden Gipuzkoako Musika Eskoletako ikasleak. Emanaldi nagusia eguerdiko 12:30ean izango da ikusgai herriko plazan. Zenbait herrietatik etorritako 85 ikasleek hartuko dute parte emanaldian: Azpeitia, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Zizurkil eta Azkoitia. Egitasmoaren babesleak Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea, Bizkargi Musika eta Dantza Eskola eta Azkoitiko Udala dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide