Jesus Mari Beristain idazle eta kronista azkoitiarra hil zen atzo, 64 urte zituela. Gaixotasun larri baten ondorioz hil da Beristain. Gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundeko parrokian.
Beristain Azkoitiko kronista izan zen urteetan, El diario Vasco egunkarian, eta liburu bat baino gehiago argitaratu zuen, batez ere Azkoitiari eta bertako kirolari buruzkoak. Izan ere, Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialaren esanetan, "Beristainek asko maite zuen herria, baina bere pasioak pilota eta futbola ziren".
Azkoitia cuna de pelotaris, Historia de la leal y noble de Azkoitia, Recordando-Gogoratuz eta
Anaitasuna 75 urte dira haren liburuetako batzuk.
Beristainen lanen inguruko hitz batzuk egin ditu Mendizabalek, lagun bezala ez ezik, historia aldetik tratu handia baitzuten biek; "Historiako lan oso ederrak egin ditu. Azkoitirako oso emankorra izan da, oso herri maitea zen eta bere galera penagarria da herriarentzat, erreferentea baitzen. Kronista bezala eta azkoitiar bezala asko sentitzen dut bere heriotza, baina bereziki lagun bezala".