Argazki erraldoia atera dute Azkoitian autodeterminazio eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gure Esku Dago, argazki erraldoia Azkoitian   Azkoitiko Gure Esku Dago taldeak antolatuta, argazki erraldoia atera dute gaur eguerdian Azkoitian. Dozenaka lagun bildu dira Balda plazan, autodeterminazio eskubidea aldarrikatu eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katerako indarrak batzeko. Euskal Herriko mapa bat irudikatu dute azkoitiarrek, eskuak gora jaso eta kartulina urdinak erakutsiz.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide