Azkoitiko Gure Esku Dagok "argazki erraldoia" aterako du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Argazkirako deialdia
(Gure Esku Dago) Azkoitiko Gure Esku Dago ekimenak "argazki erraldoia" ateratzeko deialdia egin du larunbaterako. Plaza Baldan elkartuko dira, 13:00etan, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko argazkiak aterako dute. Ekainaren 8ko giza katerako, berriz, herritarrek metroak erosi ahal izango dituzte egun horretan ere. Azkoitiar guztiak gonbidatu dituzte ekimenera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide