Azkoitiko umeen danborrada, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 28a, 11:42

Umore Ona elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, 250 umek danborrada egin zuten atzo arratsaldean Azkoitiko kaleetan zehar. Hasiera batean larunbatean ziren egitekoak, baina eguraldi txarraren ondorioz atzora atzeratu zuten ekitaldia. Eguraldia lagun, herritar ugari atera zen kalera, danborrada ikustera, eta giro ona sortu zen ekitaldian zehar. Santa Klaratik hasita, Trino de Uria, Bizkargi Kalea eta Julio Urkijo etorbidea zeharkatu zuten umeek. Balda plazan egin zuten lehenengo geldialdia, eta Plaza Berritik plazara joan ziren, han guztiak batera piezak jotzeko. Aurten, gainera, karrozan neskak eta mutilak atera dira lehenengo aldiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide