Festak ari dira ospatzen Floreaga auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 28a, 11:05

Azkoitiko Floreaga auzoan festak ari dira ospatzen joan zen asteburutik, eta asteazkenean jarraituko dituzte ospakizunak. Kanuto eta Taja disko jartzaileek auzoa girotuko dute etzi gauean, han jarriko duten txosnan. Ostegunean, berriz, Gurutzetxoko krosa egingo dute beste urte batez. Eguerdian bazkari herrikoia eta erromeria izango da Laja eta Alabierrekin. Arratsaldean, festak amaitzeko, zezenak, pottokak eta buruhandiak izango dira. Ostiralean hasi ziren Floreagako festak, eta ordutik ekintza ugari izan dituzte auzoan. Berrikuntza gisa, gainera, Errioxako Eguna ospatu zuten atzo, eta hango ohiko janari eta edariak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Arratsaldean umez bete zen auzoa, haientzako jolasak eta puzgarriak izan baitzieren. Hemen argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide