XXVII. Sagarzazu Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Sagarzazu txapelketan iaz izan ziren jokalariak
(Floreaga ikastetxea) Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak Xabier Sagarzazu futbolari zenaren oroimenezko txapelketa prestatu du beste urte batez. XXVII. Sagarzazu Txapelketa hasiko da bihar, eta ikastetxean partidak izango dira bi egunetan. Gainera, igandean 12:00etan Sagarzazuren aldeko meza egingo dute Floreagan, eta ondoren txapelketako sariak banatuko dituzte. Parte hartzaileek bi egunetan ogitartekoa eta edatekoa jasoko dute. Hemen txapelketako egitaraua: Apirilaren 12a, bihar

Ordua

Neskak

Mutilak

11etan

Floreaga – K. Etxegarai

X. Munibe – K. Etxegarai

12etan

X. Munibe – Ikasberri

Floreaga – Floreaga

  Apirilaren 13a, igandea

Ordua

Neskak

Mutilak

11:00etan

3.posturako partidua (aurreko eguneko galtzaileen artean)

3.posturako partidua (aurreko eguneko galtzaileen artean)

12:15etan

Finala

Finala

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide