Azkoitiko Udaleko ingurumen sailak basoen kudeaketaren inguruko bi ekimen prestatu ditu datozen egunetarako. Batetik, hurrengo asteartean, hilaren 15ean, ikastaro praktikoa egingo dute, eta zuhaitzen laborantza produktiboa landuko dute, mikrorrizazioaren bitartez. Azkoitiko Jauregi baserrian izango da saioa, 16:30ean, Santiago Liñeiraren eskutik.
Horrez gain, udalak adierazi du Guifinet egitasmoa landa auzoetan garatzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen duela. Hain justu, gaiaren inguruko hitzaldia izango da hilaren 23an, 18:30ean, Elkargunean. Udalak adierazi duenez, Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berria sustatzeko helburua du, eta horren harira prestatu ditu ekitaldiak.