Martin Garitanok Azkoitira egin du bisita

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 10a, 15:03

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Azkoitian da, eta egunean zehar herriko hainbat gune ari da bisitatzen, "proiektuak gertutik ezagutu eta azkoitiarren kezkak jakiteko". Goizean udal ordezkariek harrera egin diote udaletxe aurrean, eta udaleko langileekin bildu da gero. Iraurgi Berritzen ere bisitatu du, eta Txalon Errekan eta Urrategin izan zen luizian ere izan da. Arratsaldean, besteak beste, adinekoen egoitzan, Matadeixen, musika eskolako eraikinean eta Musika Gunea izango deneko egoitzan izango da. 19:00etan, berriz, herritarrekin bilera egingo du, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide