Azkoitian egingo duten garraioari buruzko bilera 18:30ean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesuaren bigarren fasea hasi du, eta herriz herri bilerak ari da eskaintzen. Azkoitian gaur izango da bilera, eta bertan azalduko dute proposamena. Hasiera batean 19:00etarako jarria zuten hitzordua, baina 18:30ean izango da azkenean, Elkargunean. Herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide