Iñaki Lopategik irabazi du Azkoitiko Udaberri idi dema saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 9a, 11:36

Atzo amaitu zen Azkoitiko Udaberri idi dema saria, lau eguneko saioen ondoren. Iñaki Lopategi zen faboritoetako bat, eta berak eraman du garaipena, 54 plazam bi zinta eta 2,46 metro eginda. Herriko lehenengoa, berriz, Izer-Etxetxo izan da, 42 plaza, bi zinta eta 0,86 metrorekin. Honek ere garaikurra eta manta jaso du. Azkoitiko Gurea probalekuan jokatu dituzte kintopekoak, eta "erantzun ona"  izan dute lau egunetan. Hemen sailkapena eta Ibon Errazuk ateratako argazkiak:
1-      I. Lopategi: 54 plaza, 2 zinta eta 2,46 metro.
2-      Oliden: 53 plaza, zinta bat eta 2,60 metro.
3-      Altzubarren: 53 plaza, zinta bat eta 2,58 metro.
4-      Erlete: 51 plaza eta 2,86 metro.
5-      S. Izeta: 48 plaza.
6-      Matxain: 42 plaza, 2 zinta eta 4.04 metro.
7-      Izer–Etxetxo: 42 plaza, 2 zinta eta 0,86 metro.
8-      Izeta sagardotegia: 40 plaza, zinta bat eta 2,90 metro.
9-      J.M. Izeta: 38 plaza eta 3,47 metro.
10-   Ixidro Erretegia: 36 plaza eta 0,63 metro.
11-   P. Illarreta: 29 plaza eta 2,40 metro.
12-   R. Illarreta: 28 plaza eta 0,61 metro.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide