Igande goizerako mendi irteera prestatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak apirileko irteera prestatu du iganderako. Lizarraga, Dulantz eta Irantzura (Nafarroa) joango dira, eta 19 kilometrotako ibilbidea egingo dute. Goiz pasa egingo dute, eta 07:00etan abiatuko dira, liburutegi ondotik. Izena osteguna lehen eman behar da, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek 12 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 15 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide