Hasi dituzte umeen danborradako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko api. 1a, 15:21

Atzoko entseguko une bat
(Ane Olaizola) Gerturatzen ari da umeen danborradako eguna, eta hura prestatzeko entseguak hasi zituzten atzo iluntzean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Beharrezko antolaketa lanak egin ostean, lehenengo piezak jo zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten ere 200 umetik gora eman dute izena danborradarako. Astelehen, asteazken eta ostegunetan egingo dituzte entseguak, 19:00etatik 20:00etara. Umeen danborrada hilaren 26 arratsaldean egingo dute, eta eguraldi txarra eginez gero hurrengo goizera atzeratuko dute. Aurten, gainera, aldaketak izango dira; izan ere, konpainia bat mistoa izango da, eta karrozan eta banderadun nahiz kantinera gisa neskek eta mutilek irteteko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide