Zurrumurruei aurka egiteko estrategiak landuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 31a, 11:38

Lehenengo saioa, iazko maiatzean, Agustin Uzurrunzagaren eskutik
(Ane Olaizola) Zurrumurruen aurkako urteko lehenengo saioa egingo dute bihar, 18:30ean, Elkargunean. Oraingoan, Raquel Moreno Katauniako Xarxa Antirumors taldeko kide eta Bartzelonako Diputazioko aholkulariak eskainiko du saioa, eta zurrumurruen aurkako estrategia komunikatibo eta emozionalak landuko dituzte, Zer ari haiz esaten? izenpean. Aurreiritzi eta zurrumurruek gizartean duten eraginaren aurrean, kontzientzia kritikoa sortzea du helburu biharko saioak. Hala, zurrumurruei erantzuteko estrategiak landu, eta gaitsun komunikatiboak praktikan jarriko dituzte. Etorkinen gainean esaten diren zurrumurruei aurre egiteko asmoz, aniztasun sailak iaz jarri zituen martxan tailerrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide