Amaitu dira Euskal Kultur Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 31a, 10:58

Bertsolariak eta Juan Inazio Sudupe (ezkerrean) gai jartzailea
(Floreaga ikastetxea) Bertso saio «bikain» batekin amaitu dituzte XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak Floreaga ikastetxean; Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jokin Uranga eta Maialen Lujanbiok 200 lagun ingururen aurrean eskaini zuten saioa ostegun iluntzean, eta antolatzaileen arabera, «umorea eta hausnarketa modu naturalean batu ziren», bertsolariek egungo gertaerak eta egoera jorratu baitzituzten. Ikastetxeak eskerrak eman dizkie ekimeneko laguntzaileei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide