Floreagako bertso saiorako txartelak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Floreaga Ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatutako Kultur Jardunaldiak etzi amaituko dira, bertso saio batekin. «Punta-puntako» bertsolariak izango dira taula gainean: Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jokin Urangak eskainiko dute saioa, 20:00etan hasita. Antolatzaileek adierazi dutenez, atzo agortu ziren bertara joateko sarrerak. Txartelak amaituta, bertso saioa ikastetxeko On Bosco aretoan izango dela zehaztu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide