Edukiontzi marroiaren inguruko ikastaroak emango dituzte etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urola Erdiko Mankomunitateak edukiontzi marroiaren inguruko informazioa eskainiko du ostegunean Azkoitian. Etxeko hondakin organikoa birziklatu eta bosgarren edukiontzia erabiltzen hasi nahi dutenek saiora joan eta argibideak jasotzeko aukera izango dute ikastaroaren bidez. Ostegunean, goizean 11:00etatik 12:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 19:00etara eskainiko dituzte saioak, Elkargunean. Ikastaro bakoitza ordu laurdenekoa izango da. Bertaratzen direnek, informazioa ez ezik, etxeko edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontzi marroirako giltza jasoko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide