San Jose gurasoen festa ospatu dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Floreaga ikastetxean San Jose gurasoen festa ospatu zuten atzo. Meza egin zuten eguerdian, eta Diego Garcia korrikalari zena omendu zuten. Ondoren, euskal dantzak egin zituzten atarian, eta ipuin lehiaketako sari banaketa izan zuten gero. Jolasak, txapelketak eta jan-edana ere izan zituzten ikastetxeko gurasoek. Beningo umeen alde, berriz, bigarren eskuko azoka prestatu zuten ikasleek.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide