Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak hitzaldia prestatu du biharko, Zure seme-alaba ongi hezteko oinarriak izenpean. Juan Karlos Alonso psikologoak eta guraso eta hezitzaileen formazioan adituak eskainiko du saioa bihar, Haurreskolan bertan, 18:00etan. Gaiarekiko interesa duen edonor joan daiteke hitzaldira, eta informazioa jasotzeaz gain, esperientziak partekatu eta kezkak argitu ahal izango dituzte.