Elkarguneko areto nagusia nola erabili zehazteko bilera egingo dute herritarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 24a, 08:30

Elkarguneko areto nagusian, musika emanaldi bat
(Ane Olaizola) Elkarguneko areto nagusiak zer erabilera izan behar duen aztertzeko bilera egingo du Azkoitiko Udalak. Aretoak probetxu hobea eduki dezan, herritarren iritziak eta proposamenak jasoko ditu bileran udalak. Bihar bilduko dira, 19:00etan, Elkargunean. Bilera irekia da, eta udalak ahalik eta herritar gehien elkartzea nahi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide