Juan Mari Uriarte gotzaina adiskidetzeaz mintzatu da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Juan Mari Uriarte, atzo, hitzaldian
(Floreaga ikastetxea) Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emerituak hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Floreagako Kultur Jardunaldietan. Antolatzaileen arabera, saio "bikaina" eskaini zuen Uriartek, eta 100 lagun inguru elkartu ziren ikastetxeko On Bosco aretoan. "Gizartearen adiskidetzerako heziketa" izan zuen hizpide gotzainak, eta gurasoen, parrokietako katekisten eta ikastetxeen eginkizuna kontutan hartu zituen lanketa horretan. Era berean, La reconciliación (Sal Tarrae) liburua aurkeztu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide