Txerloia Tenis Klubak Helduen Openerako izen ematea zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 21a, 15:29

Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak Azkoitiko Gazteen Opena abian jarri du, eta orain helduen txapelketarako izen ematea zabaldu du. Banaka, gizonezkoen eta emakumezkoen maila nagusiek absolutoa eta beteranoak ligaxka moduan jokatuko dute; binakako kategoria, berriz, kanporaketa bidez eramango dute aurrera. Izena apirilaren 14ra bitartean eman daiteke, 669 62 18 02 telefonoan, txtenis@gmail.com helbidean edo Txerloiako tenis pistetako tabloian eman daiteke; banakakoen kasuan, 15 euro ordaindu behar da, eta binakakoetan bikote bakoitzak 10 euro ordainduko du. Prezio horretan pilotak eta pistak izango dituzte. Partidak apirilaren 17an hasiko dira. Informazio osoa www.txtenis.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide