Plenoa izango da gaur, eta alkateak kargua utziko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 20a, 15:15

Azkoitiko Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du gaur. Bertan, Pello Bastarrikak (Bildu) alkate kargua utziko du, osasun arazoek hala bultzatuta. Horrez gain, Azkoitiko Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko urtebeteko programa onartzekoak dira. Aurreko hilean ziren onartzekoak, baina atzeratu egin zuten, EAJk eta PSE-EEk hala eskatuta. 19:00etan izango da plenoa, udaletxean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide