Zein zen zure errekorra Lino?
Azkoititik (Matadeitik) Azpeitira (Arana auzora) joan-etorria 25 minutu eta 26 segundoan. Desafioa egin genuen 1949an: alde batetik, ni neu, eta beste aldetik, Joxe Arrieta Aitza eta Joxe Epelde Beltza-Ibagu. Nik joan-etorria egin nuen, eta beraiek, bat joan egin zen, eta bestea etorri. Nik 25 minutu eta 26 segundoan egin nuen eta beraiek 25 eta 43 segundotan. Diegok, nonbait, udaletxeko artxibotatik jakin zuen desafioaren berri, eta nirekin jarri zen harremanetan, errespetu osoz, errekorra hausteko asmoarekin.
Eta, hautsi al zuen errekorra?
Bai horixe! Akabo ba, gaur egungo entrenamenduekin eta zapatila horiekin! Gu alpargatekin ibiltzen ginen! Eta gainera gabez entrenatzen nuen. Garai hartan inor ez zen antxintxika ibiltzen, xelebre xamarra zen eta gainera praka motxetan! Goizean, lanera joan aurretik, Izarraitzera joaten nintzen. Mendian, Aranburu baserriko pinudi batean pista egin eta han entrenatze nuen. Izan ere, Azpeitiko zezen plazan, ordaindu egin behar zen, eta… Soka-dantzan ere ibiltzen nintzen…
Elkarrizketa osoa irakurtzeko, hemen.