Familia giroan Leitzara joateko izena eman dezakete ume eta gurasoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 19a, 12:29

Azkoitiko Abarketatxo Ludotekak antolatzen duen Familia Giroan egitasmoaren barruan Leitzako Peru Harrira, IƱaki Perurena harrijasotzaileak duen harriaren museora, joango dira hilaren 30ean gurasoak eta euren seme-alabak. Guraso, ume eta beste familien arteko harremanak sustatu nahi dituzte egitasmoarekin, jolas eta irteeren bidez. Hiruhilean behin antolatzen dituzte irteerak, eta hau ikasturteko lehenengoa izango da. Irteerara joateko hilaren 25era bitartean eman daiteke izena, Ludotekan. Gurasoek eta hamabi urte arteko umeek hartu dezakete parte irteeran, 12 eta 9 eurotan, hurrenez hurren. Plazak mugatuak izango dira, eta irteera aurrera ateratzeko ezinbestekoa da gutxieneko kopuru batera iristea. Hilaren 30ean, 10:00etan abiatuko dira Leitzara, liburutegi ondotik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide