Gazteek lehenengo afari topaketak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Topaketak, joan zen ostiralean
(Ane Olaizola) Azkoitiko Udalak abiatu duen Gaztien herrixe, moiu ipurdixe! prozesuko lehen afari topaketak egin zituzten joan zen ostiral iluntzean. Ez zen gazte asko bildu, baina egin zutenek egitasmoaren eta euren egoeraren inguruan hitz egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, gazteek dituzten beharrak azaldu zituzten. Hurrengo topaketak hilaren 28an egingo dituzte, 19:00etan, Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide