BOZI zerbitzua aurkeztu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 14a, 16:30

Izagirre, Bastarrika eta Iribar, gaur, aurkezpenean
(Ane Olaizola) Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzako zerbitzua (BOZI) martxan da Urola Erdian, eta haren aurkezpena egin dute gaur Alberto Izagirre Urola Ikastolako zuzendariak, Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak eta Imanol Iribar zerbitzuko teknikariak. Eskualdeko prestakuntza zerbitzu guztien inguruan aholkatu eta informatuko dituzte herritarrak. Besteak beste, ikastetxeek, lanbide heziketa zentroej, unibertsitateek, akademiek edota elkarteek dituzten informazioa eta eskainatza hedatuko dute, euren asmoa baita "ezagutza osoa gizartera bideratzea". Urola Erdian Azkoitian eta Azpeitian eskainiko dute zerbitzua. Astearte, ostegun eta ostiraletan 08:00etatik 14:30eara izango dira herritarren zalantzak argitzen, urola Ikastolak bi herrietan dituen ikastetxeetan. 696 395 664 telefonoaren eta info@boziurolakosta.com helbidearen bidez jarri daiteke harremanetan Iribarrekin. www.boziurolakosta.com webgunean, gainera, eskualdeko eskaintza guztiak ikus daiteke.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide