Hiru film eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 14a, 11:43

https://www.youtube.com/watch?v=_QC_iASFCiM Asteburuan hiru film eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian; Zinetogram taldeak zine forum saioa antolatu du gaurko; Lore (Cate Shortland, Alemania, 2012) filma ikusi ahal izango da, 22:00etan. Bestetik, asteburuan La gran estafa americana (David O. Russell, AEB, 2013) filma eskainiko dute. Larunbatean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan ikusteko aukera izango da. Halaber, umeentzako film bat izango da igandean; La  Lego película (Philip Lord, Chris Miller, Chris McKay, AEB, 2014) emango dute, 17:15ean. https://www.youtube.com/watch?v=abNUZrghrIc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide