Azkoitiko Duatloia, iaz
(Ane Olaizola)
Azkoitiko XV. Duatloia apirilaren 12an egingo dute, eta izena dagoeneko eman daiteke. Trialtoia.com helbidean inskribitu behar da, apirilaren 11ra bitartean.
Distantzia motzeko Euskal Herriko Txapelketa izango da. Korrikan hasiko dute duatloia, eta 10 kilometro egingo dituzte; ondoren, 40 kilometro egingo dituzte bizikletan, eta azkenik beste bost kilometro egingo dituzte korrika.