Taldez talde musikala, artxiboko irudi batean
(Bizkargi Musika Eskola) Martxoa iristearekin batera, Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Taldez Talde egitasmoa antolatu du hamabosgarren urtez. Datozen asteetan emanaldiak eskainiko dituzte, eta ohi bezala, hileko hiru igandetan musika doinuz jantziko dute Azkoitiko Kontzejupe. Igandean hasiko da musikaldia, eta Iraurgi Abesbatzak eskainiko du saioa, Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.

Ondorengo saioak hilaren 23an eta 30ean izango dira. Bizkargik aurreratu duenez, hurrengo astean Euskal Herriko musika tresnak eta dantzak taularatuko dituzte. Gazteen Orkestrak itxiko du egitasmoa, Gorka Errezilen gidaritzapean. Kontzertu guztiak 13:00etan izango dira.