Sendabelarren eta liburu koadernaketen ikastaroak eskainiko ditu Matadeixek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 10a, 17:53

Matadeixen bi tailer prestatu ditu datozen asteetarako, batetik, sendabelar tailerra hurrengo astean hasiko da, eta koadernaketa ikastaroa ere eskaintzeko asmoa dute, Leire Arenasen eskutik. Azken honen saioen data zehazteke dago. Sendabelar tailerra hilaren 22an, 29an eta apirilaren 5ean egingo dute, eta Erdoiztako Aztiak emango du. Hilaren 22an 10:00etan elkartuko dira, eta Matadeitik Erdoiztara joango dira; sendabelarrak jasoko dituzte han, eta horien inguruko informazioa emango dute. Hilaren 29an, berriz, jasotako belarrekin ukenduak eta hortzetako pasta egingo dituzte. Azken saioa apirilaren 5ean izango da, eta xaboia egiten erakutsiko dute orduan. Ikastaroetan izena emateko www.mataderoekintzak.wordpress.com helbidean idatzi behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide