Elene Ormaza nagusitu da Joxe Astarbe Sarian, Baztarrikalden

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 10a, 12:20

Zaldi probako irabazleak, mantarekin
(Ixidro Erretegia) Azkoitiko Baztarrikalden festak ospatu dituzte asteburuauan; joan zen ostiraletik atzora bitartean ekimen ugari izan dituzte auzoan, eta antolatzaileen arabera, «herritar asko izan dira festetan». Ostiraleko mus txapelketan jende askorik izan ez bazen ere, gainontzeko saioek «harrera ona» izan dutela jakinarazi dute, eta festak positiboki baloratu dituzte. Musika saioak, umeentzako jolasak eta herri kirolak izan dira Baztarrikalden, eta txapelketek hartu dute tarte berezia; besteak beste Joxe Astarbe Saria zaldi proba egin dute. Aurtengo manta eta sari nagusia Elene Ormaza markinarrak eraman du, 72 plaza egin ostean, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Unai Aresti eta Aiert Paolla, 68 eta 65 plaza eginda. Txibilter azkoitiarra, bere aldetik, seigarren postuan geratu da, 48 plaza egin ondoren. Mus txapelketako saridunak
(Ixidro Erretegia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide